XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure izkuntz ederra.Gure izkuntza zeñen ederra, aberatsa ta maitagarria dan ez dakien asko, arritzen ziran lengo sei illabetetan ainbeste jira-bira euskeragatik egitten ni ikusi-ta.
Araba ondoko Ziordi'tik asi-ta Erronkari'rañoko euskera derabilten baztarr geientsuetan ibilli naiz, ango euskeran zerbait aldaketa izan zittekela sumatu ezkeroz.
Ez naute izutu bide luze edo zakarrak.
Zertako arrtzen nittuan alako nekeak esaten zidaten askok.
Baño pitxirik ederrenak itsasoaren erraietan izkutatzen diran bezala, esanerarik pollitenak gure erritarren ezpañetan arkitzen dirala dakigunak, ezeretzat ematen dittugu gure neke guziak, zerpait berri arkitzen degunean.
Txorotako artu naute gure erritarr batzuek.
Baño gure erritarr auek ez dakite
Onela zion Intxauspe Apaiz Jaunak, eta darrakio: (euskerazko aditza)